Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2023ko martxoaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 665 zk.tik 910 zk.ra (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri eman: 2023ko 1. hiruhileko diru-laguntzak.

4. Berri ematea: 2023ko 1. hiruhilabetea: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.

5. Proposamena: Aurreko ekitaldietako diru-sarrerei dagokien baja.

6. Proposamena: Kredituak judizioz kanpo aitortzea.

7. Proposamena: kreditu gehikuntza KALD-04 onartzea eta KALD-05 kredituen konpromisoa aldatzea.

8. Proposamena: Errenteriako Udaleko langileen lan-baldintza akordioaren onarpena: Udalhitz 2023-2025.

9. Proposamena: 2023ko produktibitatearen zenbateko osoa eta irizpideak onartzea.

10. Proposamena: 2019-2023 Korporazioaren agintaldia amaitu aurreko azken osoko bilkuraren ohiko izaera ezartzea (2023ko maiatzeko bilkura).

11. Proposamena: Interesen Erregistrorako aitorpena eredu-dokumentuak eta curriculum vitae onartzea.

12. Galdera-eskariak