Lekuona Fabrika zabalik izango da asteburuetan ikasleentzako maiatzak 6tik aurrera

Ikasleek Lekuona Fabrikan ikasteko aukera edukiko dute asteburuetan maiatzaren 6tik hasita uztailaren 9ra bitarte. Espazioa soilik ikasgela gisa erabili ahal izango da, eta beraz, ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko; hau da, liburu mailegurik, ordenagailuak erabiltzeko aukerarik, etab. Hau horrela, 2. solairua erabili ahal izango da bakarrik.

Zerbitzu hau eskaintzeak Lekuona Fabrikaren ohiko ordutegia zabaltzea ekarriko du eta hala, larunbatetan arratsaldeko 14:30etik 20:00ak arte eta igandetan goizeko 9:00etatik 14:00etara ere egongo da zabalik.