Orereta Ikastolako haur eskolako matrikulazio-kanpaina maiatzaren 2tik 16ra artekoa izango da

Orereta Ikastolako haur eskolako matrikulazio-epea maiatzaren 2tik 16ra egongo da zabalik. Dagoeneko Ikastola ezagutzeko edota hezkuntza-proiektuaren berri jasotzeko hitzordua eska daiteke www.oreretaikastola.eus webgunean.

Haur Eskolak ordutegi malgua, egutegi zabala (irailetik uztailera) eta etxeko otorduak eskaintzen dituela adierazi dute arduradunek.

Edozein zalantza edo kontsulta egin nahi duenak mezua idatz dezake matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora; edo 943 52 03 97 telefono-zenbakira deitu.