Alabergako gaueko behin-behineko aparkalekua 24 ordukoa izango da eta TAO gune gisa gaituko da

• Baita ere TAO aparkaleku arautuak izango dira Agrupación Taurina Hermanos Camino egoitzaren ondoan daudenak

• Alaberga auzoko 33, 34, 35, 36 eta 37 zenbakietako bizilagunak TAOko 4. gunean sartuko dira, eta egoiliar-txartela eskuratu ahal izango dute

• Neurri hauek maiatzaren 2an, asteartean, sartuko dira indarrean

Topoa lurperatzeko obrak direla eta, iaz Alaberga auzoko aparkaleku-kopurua murriztu zen eta, bizilagunei eragindako kalteak arintzeko, 54 plazako behin-behineko gaueko aparkalekua egokitu zen Alabergako garajeen gaineko plazan.

Alabergako Arditurri Auzo Elkartetik jasotako eskaerei erantzunez, eta aparkatzeko plazen eskuragarritasuna hobetzeko, aldi baterako, topoaren lurperatze-lanak amaitu arte, Udalak honako neurri hauek hartuko ditu, eta maiatzaren 2an sartuko dira indarrean:

Alde batetik, Alaberga auzoko 32 eta 35 zenbakien artean dagoen kirolgunean kokatutako aparkalekuak TAO aparkaleku arautu gisa gaituko dira, 4. eremuari dagozkionak. Aparkaleku horiek gaueko aparkaleku gisa araututa daude gaur egun, eta aldaketa horrekin 24 ordukoak izango dira.
Era berean, TAO aparkaleku arautu bihurtuko dira Agrupación Taurina Hermanos Camino elkartearen egoitzaren ondoan daudenak.

Gainera, Alaberga auzoko 33, 34, 35, 36 eta 37 zenbakietako bizilagunak TAOko 4. gunean sartuko dira, eta egoiliar-txartela eskuratu ahal izango dute. Izapide hori online zein ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan egin dezakete. Horretarako aurkeztu beharko dute eskaera-orria eredu normalizatuan, NANa, titularraren edo erabiltzailearen gidabaimena eta ibilgailuaren zirkulazio-baimena.