Errenteriako bake epaile titularra eta ordezkoaren postuak betetzeko deialdia, zabalik

Bake epailea eta bere ordezkoa aukeratzeko lehiaketarako deialdia egiteko epea zabaldu da.

Legearen arabera, bake epailearen eginbeharra da herri batean bakearen aurka egiten duten portaerak saihesteaz eta epaitzeaz arduratzea.

Izendapenaren iraupena 4 urtekoa da.

Parte hartzeko baldintza nagusiak hauek dira:

• Arlo juridikoarekin zerikusia duen lanbiderik ez izatea.
• Espainiako nazionalitatea
• 18 urte beteta izatea
• Bi hizkuntza ofizialetan jendearekin aritzeko hizkuntza-gaitasuna

Baloratuko diren merezimenduak:

• Errenteriako herriarekin eta haren erakunde soziokulturalekin lotura izatea
• Aurreko esperientzia bake-epaile gisa
• Oarsoaldea eskualdean bizitzea
• Titulu akademiko ofizialak edukitzea
• Hizkuntza hauen ezagutza: ingelesa, arabiera, errumaniera eta/edo portugesa

Hautapen prozesuan erabiliko den prozedura: merezimendu lehiaketa.

Prozesuan parte hartzeko aurkeztu beharreko agiriak:

• Prozesuan parte hartzeko eskabidea
• Jaiotza-ziurtagiria
• NANaren fotokopia
• Curriculum vitaea (adina, helbidea, lanbidea eta behar diren merezimenduak egiaztatu)
• Zinpeko aitorpena (aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasunen batean sartuta ez egotea alegatuz)

Eskarak aurkezteko epea: maiatzaren 9tik 23ra, Errenteriako Udalaren Erregistro Elektronikoan

Deiadiaren xehetasunak eta inprimakiak iragarki oholean eta Udalaren web orrian daude, Enplegu Publikoaren atalean.