Auzoetako emakume elkarteek erakusketa antolatu dute Xenpelar Etxean maiatzaren 15etik 19ra

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek eta Errenteriako Udalak erakusketa bat antolatu dute 2022-2023 ikasturtean egin dituzten lanak erakusteko. Maiatzaren 15etik 19ra, 16:00etatik 20:00etara, Xenpelar Etxean, erakusketa ikusi ahal izango da Emakumeok martxan lemapean.

Aurtengo erakusketan Alai, Gure-Leku, Erlontzi, Laguntasuna, Lore -Toki eta Patxiku Zelaia emakume taldeek hartuko dute parte.