Udal txistulari taldearen datozen emanaldiak

Hona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Maiatzaren 14an, 09:00etan: diana Zamalbide auzoan

San Isidro egunaren bezperako igande honetan, Zamalbideko auzoan zehar ibiliko dira Udaleko Txistulariak goizeko 9:00etatik aurrera.

Honako doinuak izango dira igande honetakoak:

– San Isidro, Jose Ignazio Ansorena Miner

– Zamalbidekoa, Jose Ignazio Ansorena Miner

Maiatzaren 21ean, 12:00etan: Musikasteren Kontzertua

Igande honetan, eguerdiko 12:00etatik aurrera Musikasteren 51. edizioan, Udal Txistulariek beren ohiko kontzertua eskainiko dute Udaletxeko arkupetan. Kontzertuan Lau Haizetara euskaldunon elkarteak 2.larunbatero antolatzen duen Kantujirako abeslariak izango dituzte bidelagun, EMKE elkarteko Ibon Pikabea eta Xabier Susperregi tronpeta joleekin batera.

Honako hau izango da egitaraua:

– Hiru Kanta erlijioso, Inazio Ansorena Miranda

– Aberriaren mugak, Txomin Artola Hitzak; Joxerra Garzia

– Bake mina, Pantxoa eta Peio

– Behin betiko, Imanol Urbieta

– Habanera, Xabier Lete

– Triste bizi naiz eta, Indalezio Bizkarrondo Ureña “Bilintx”

– Xalbadorren heriotzean, Xabier Lete Bergaretxe. Moldaketak, Aitor Arozena Muxika

– Alostorrea, Iñaki Ansorena Miranda

Maiatzaren 28an, 09:00etan: diana Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan

Igande honetan, Udaletxetik 9:00tan hasita, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan zehar ibiliko dira Udaleko Txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute, ohi bezala.

Honako zortzikoa hauek izango dira igande honetakoak:

– Adio ene maiea Herrikoia Arm; Jose Ignazio Ansorena Miner

– Txamangarria Herrikoia Arm; Jose Ignazio Ansorena Miner