Frantziako Tourraren antolatzaileek boluntario gisa parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak lasterketa Errenteriatik igarotzean

Uztailaren 3an, astelehena, Errenteria izango da 2023ko TOUR-aren hirugarren etapako pasabideetako bat, hortaz, gurean tradizio eta zaletasun gehien duen kiroletako batez gozatzeko aukera egongo da.

Probaren antolatzaileek GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023 lasterketan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak TOUR LAGUNAK talde handiaren kide gisa. Talde hori boluntarioek osatzen dute gure errepideetako etapetan zehar.
Errenterian 18 punturi eman behar zaie arreta, eta 40 Tour Lagun behar dira horretarako.

Parte hartu nahi duten pertsonek plataforma honetan eman dezakete izena:
https://tourlagunak.bizkaiagara.eus/eu/

Izen-ematea banaka egingo da, eta izena ematen duenari bizi den udalerriaz gain lasterketako zein puntuetan egon nahi duen galdetuko zaio, parte-hartzaile bakoitzari aukerarik onena eskaintzeko.

Plataforma horretan baldintzei buruzko informazioa eskura daiteke, bai eta TOUR LAGUNA izatea zertan datzan azaltzen duten azalpenak ere. Galderaren bat egin behar izanez gero, hauek dira harremanetan jartzeko bideak:

tourlagunak@euskadi.eus

625 709 994

944 205 309

Izena emateko epea ekainaren 1ean amaituko da.

Afekzioak trafikoan

Tourra Errenteriatik igaroko dela eta, afekzioak egongo dira herriko trafikoan. Udalak horien berri emango du aurrerago.