Jantziaren Zentroak ‘Habian!eko egoiliarren erakusketa’-ko sortzaileak bildu ditu Errenterian bere lanak aurkezteko eta bere sormen ibilbidea partekatzeko

Saioa Matxainek, Rubén Pantigak, Ainhoa Ibargurenek, Marta Marek, eta Elena Ranzek, Habian! inkubagailuko artisauek, beren moda, ehungintza, bitxigintza eta jostailu berezien sorkuntzak aurkeztu eta azaldu dituzte Kapitain Etxean, baita egindako ibilbidea ere.

Moda:

Hiru diseinatzaile gazteek beren bildumak eta ibilbidea aurkeztu dituzte:

Alde batetik, Rubén Pantigaren Rewear moda jasangarriko bilduma. Diseinatzaileak hirugarren aldiz hartu du parte Jantziaren Zentroan, eta ekoizpen- eta kontsumo-prezio ez jasangarriei buruzko datu ikaragarriak isuri ditu.

Bestetik, Saioa Matxain beteranoaren Milk Glass bilduma; esnezko beiran edo kristal opalinoan inspiratutako piezak aurkeztu ditu laugarren aldiz Jantziaren Zentroan. Gainera, prezio lehiakorretan modu artisauean ekoizteko zailtasunez eta lurraldean dauden arropa egiteko tailerren faltaz hitz egin du baita ere.

Elena Ranzek Kaisho haurrentzako marka aurkeztu zuen, artearen munduko hainbat emakumek diseinatutako jantziekin osatua. Horrez gain, bere ibilbidea eta bere obra jasangarria ekoizteko modua azaldu ditu.

Jostailu didaktikoak:

Marta Mareken Marta Sensorial markak feltroz eskuz egindako mural didaktiko-sentsoriala erakusten du. Tresna berritzaile hau azaldu du, haurren, adinekoen eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonen trebetasunen ikaskuntza eta garapena sustatzeko, Montessori metodoan oinarrituta.

Marta Sensorialek eta Kaishok, Kaishoren diseinuetan inspiratutako Martaren feltro-teknikarekin egin duten mural bateratua aurkeztu dute baita ere.

Bitxiak eta eskulturak:

Azkenik, Ainhoa Ibarguren euskal haitiar bitxigileak Aph markarekin, Curva bildumako brontzezko bost eskultura, Puntos de Unión bilduma berriko pieza bat eta zilarrezko bost eraztun erakutsi ditu.

Ekitaldia bertako artistak eta haien lanak gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan da, baita Errenterian kulturaren eta sormenaren garapena bultzatzeko ere.

Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Errenteriako alkate Aizpea Otaegik, tokiko ekonomian kulturak eta sormenak duten garrantzia eta erakundeek sormenari ematen dioten babesa azpimarratuz; Eneko del Amok, Errenteriako Udaleko garapen ekonomikoko zinegotziak; Jantziaren Zentroko ordezkariek, zentroaren garrantzia eta herrian duen eragin kulturala nabarmendu dutenek eta Oarsoaldea garapen agentziako teknikariek. Horiek, sormen eta kultura arloan ekintzaile berriei laguntzeko Habian! lanbide sortzaileen inkubagailua aurkeztu dute. Aurkezpenen eta galdera-sortaren ondoren, lunch eta networking jarduera batekin eman zaio amaiera ekitaldiari.

‘Habian!eko Egoiliarren Erakusketa’ doan bisitatu daiteke Kapitain-etxeko beheko solairuan ekainaren 25era bitarte. Ordutegia ondorengoa da:

  • Larunbatetan goizeko 11:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
  • Igandetan goizeko 11:00etatik 14:00ak arte.