XII. Errenteria Hiria Otxote Topaketa ospatuko da igandean

Argazkilaria: Oarso Bidasoko Hitza

Igande honetan, maiatzaren 21a, Errenteria Hiria Otxote Topaketa izango da, Niessen elkarteak antolatuta. Madalena basilikan 12:00etan eskainiko duten kontzertuarekin hasiko da eguna. Sarrera doakoa izango da.

Kontzertuan parte hartuko dute Irungo Nayade eta Gasteizko Iradier emakumezkoen zortzikoteek, Errenteriako Karnaba, Castro Urdialeseko Ardual eta Bilboko Argia taldeekin batera. Nabarmentzekoa da lehenengo aldiz Argia, Ardual eta Iradier arituko direla lehiaketan.

Errepertorioa honako errepertorio hau izango da:

ARGIA. Zuzendaria: Izaskun Kintana Arkoitxa
• Boga Boga. Jesus Guri
• Kitolisak eta abar. Luis Aranburu
• RA-CA-TA-PLAU. Franco Franco
• Lorea. Jose A. Erauzkin

NAYADE. Zuzendaria: Alaitz Urkia Rodriguez
• Izar ederra. Francisco Escudero
• Maitia nun zira. Herrikoia
• Mutil txaleko gorri. Junkal Guerrero
• Pasayan xexenak. Tomas Garbizu

KARNABA. Zuzendaria: Sergio Zapirain Mendizabal
• Segalariak. Josu Elberdin
• Oi Ene bizitzea (Jon Padilla). Tomas Aragües
• When the saints go marching in. Don Large
• Axuri Beltza. Kon. Javier Busto

ARDUAL. Zuzendaria: Estibaliz Pereda Ulibarri
• Ave Verum. Arturo Duo
• Date la vuelta. Arturo Duo
• Renaces tu. Arturo Duo
• Canto a Castro. Arturo Duo

IRADIER. Zuzendaria: Leire Betolaza Montoya
• Laudate Dominum. Javier Busto
• Madrigal. Jesus Guridi
• Itsasoa ari zait. Idoia Azurmendi
• Gaur akelarre Gorbeian. Luis Aranburu

Kontzertuaren ondoren, otxoteek Maite, Leku Zaharra, Gamon 14, Sindikato taberna eta Lekuona Fabrikako Kantina tabernetan abestuko dute, urteroko topaketaren hamabigarren urteurrena ospatzen jarraitzeko. 13:30etik 14:30era.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiote Juan Manuel Uria poeta eta margolari errenteriarrari aurtengo kartela diseinatzeko utzi duen pinturagatik. Halaber, eskerrak eman dizkiete topaketa antolatzen lagundu dutenei.