Kiroldeia hustuarazi dute, bihar 11:00 arte gutxienez itxita egongo delarik

Gaur, asteazkenak 24, azken orduan Galtzarabordako kiroldegia hustuarazi dute hainbat erabiltzaile eta langileek azkura somatu ostean arnas traktuan.

Momentu honetan suhiltzaile, udaltzain eta horrelako kasuetan aktibatzen diren udal gaindizko erakundeak bertan ari dira lanean neurketa ezberdinak eginaz.

Bihar goizeko 08_00etan berriz egingo dira neurketa hauek eta dena ondo badoa 11:00tan irekiko da berriz kiroldegia.