Bihar ospatuko dute Orereta Ikastolaren Eguna

Bihar, larunbata, Orereta Ikastolaren eguna ospatuko dute Añabitarten, aurten, berritasun nabarmen batekin.

Goizean 11:30ean ekingo diote festari. Ohi legez, goizean, ekitaldi nagusiaren eta Urdaburu Mendizale Elkartearen ikasturte amaierako domina-banaketaren ondoren, adin guztietako haur eta gaztetxoentzako jolasak izango dira. Bazkaria autogestionatua izango da eta arratsaldean puzgarriak, DBHko DJen musika, ur-zezena eta apar festa izango dira. Egun osoan zehar, ikasleen lanen eta Urdaburuko irteeretako argazkien erakusketak, Baserrian pintxoak eta edaria, batxilergoko ikasleen gozoki denda, eta Kilometroak-eko arropa eta osagarrien denda egongo dira. Hirigunetik Añabitartera joan-etorriak egiteko autobusa jarriko da, urtero bezala.

Erriola ikuskizuna, aurtengo berritasuna eta eguneko hitzordu nagusietakoa

Kilometroak urtea izanik, haur, langile eta familiek elkarrekin Erriola ikuskizuna ondu dute aurtengo Ikastola Egunerako. 11:30ean hasiko da futbol zelaian, horixe izango da aurtengo festako goizeko ekitaldi nagusia.

Hala nahi duen ikastolakide edota herritar oro gonbidatu du Ikastolak bertan parte hartzera.