‘Euskaraokea’ musikal parte-hartzailea eskainiko dute igandean

Igande honetan, hilak 11n, 18:30ean, ‘Euskaraokea’ musikal parte-hartzailea eskainiko dute Fatima Parrokian. Bertan parte hartuko dute, Kontari-Landarbasorekin batera, Bizarain Ikastola, Koldo Mitxelena Ikastetxea, Orereta Ikastola eta Telleri-Alde Ikastetxeko abeslariek. Emanaldian ikusiko dena ikasleekin egindako sentsibilizazio saioen emaitza izango da.

7 eta 11 urte arteko ehun artista baina gehiago izan dira proiektu honetan parte hartu dutenak eta euskarazko abestien inguruan aritu direnak.

‘Euskaraokea’ musikalean ‘Lau Teilatu’, ‘Ilargia’, ‘Arratsalde Honetan’ edo ‘Erre Zenituzten’ bezalako abestiak entzun ahal izango dira, baina baita ‘Binbili Bonbolo’ bezalako abesti tradizionalagoak ere. Imanol Iribarrenek pianoan lagunduko ditu, eta Iker Salaberriak perkusioan.

Emanaldirako sarrerak salgai daude 2 euroan sarrerak.errenteria.eus webgunean eta egunean bertan elizaren atarian eskuratu ahal izango dira.