Datorren astelehenean berriro zabalduko ditu ateak Olibeteko Jubilatuen Elkarteko taberna-jatetxeak

Datorren astelehenean, ekainaren 19an Olibet taberna-jatetxea jarriko dute martxan Olibeteko Jubilatuen Elkartean.

Irekiera-ordutegia 9:00etatik 20:30era izango da, astelehenetik larunbata bitarte, eta gosariak, pintxoak, bazkariak, ogitartekoak eta abar eskainiko dituzte.

Janaria etxera eramateko aukera ere eskainiko dute.

Erreserbak bi telefono zenbaki hauetan egin daitezke: 943 942 717 eta 722 517 435.

Taberna eta jatetxe zerbitzua publiko orokorrarentzat egongo da zabalik, eta bereziki erretiratuentzat.