Aizpea Otaegi Mitxelenak alkate kargua berritu du

Gaur, goizeko 11:00etan, Udaletxeko pleno-aretoan Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko aparteko osoko bilkura egin dute.

Bertan zinegotzi berriek kargua hartu dute eta, ondorioz, Udalbatza eratu da.
Bost alkategaietatik bakarrak aurkeztu du hautagaiza, Aizpea Otaegi Mitxelenak, alegia. Ezkutuko bozketa egin eta gero, bere aldeko 11 boto-paper eta 10 boto-paper zuri zenbatu dituzte. Ondorioz, Aizpea Otaegi Mitxelena hautatu dute alkate, eta honek kargua hartu du.

Honako hauek izango dira legegintzaldi honetako zinegotziak:

EH BILDU

• Aizpea Otaegi Mitxelena

• Alazne Korta Zulaika

• Leire Mazizior Egilegor

• Eneko Del Amo Jimenez

• Bernar Lemos Taberna

• Itsaso Cruz Etxeberria

• Eñaut Gracia Ibarra

• Aitor Zorzano Morrondo

• Iñaki Queralt Coira

PSE-EE

• Isaac Palencia Caballero

• Montserrat Luis Cano

• Iñaki Ruiz Alonso

• María Almudena De La Torre Fernández

• Joseba Echarte Martín

• Yosleidy Cristina Ferrera Cedeño

EAJ-PNV:

• Elixabete Murua Mindegia

• Jaione Franco Insausti

• Luis María Oyarbide Arizmendi

ELKARREKIN PODEMOS

• Maite Gartzia Ontiveros

• Yolanda Martín Marcos

PP

• Antonio Vicente Zubicoa