Ostegunean amaituko da ‘Zinema Zabalduz’ ekimenaren aurtengo edizioa, ‘Todo sobre mi padre’ filmaren proiekzioarekin

2022-2023 ikasturtean, Niessen zinemen eta Errenteriako Udalaren arteko lankidetzari ekin zaio berriro, herriko erretiratu eta pentsiodunen 8 elkarteetako kide diren bazkideei zinema-saioak eskaintzeko asmoz, ‘Zinema Zabalduz’ programaren baitan.

Saioak hamabostean behin egin dira, eta Niessenera hurbildu diren pertsonek gaurkotasuneko filmak ikusi ahal izan dituzte, besteak beste, ‘As Bestas’, ‘La ballena’, ‘Irati’ eta ‘Las buenas compañías’.

Ekimenak harrera ona izan du erretiratuen artean, eta 130 pertsona baino gehiago bertaratu dira saio batzuetan.

Edizio hau amaitzeko, ekainaren 22an, ostegunean, ‘Todo sobre mi padre’ filma proiektatuko da 17:00etan.

Saioei irailaren 28an ekingo zaie berriro.