Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute astelehenean

Datorren astelehenean, hilak 26ean, 18:30ean, Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkura egingo dute.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. Udal talde politikoen osaketaren berri ematea.

2. Udalbatza eratzeko 2023ko ekainaren 17ko osoko bilkura bereziaren akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

3. 2568/1986 EDaren 38. artikuluaren eta indarreko gainerako legeria betez, alkatearen ebazpenen berri ematea:

– Aldi baterako langilea izendatzea alkatetzako administrari lanpostua betetzeko (1597 zk.ko ebazpena, 2023ko ekainaren 17koa).

– Alkatearen eskumenen eskuordetze generikoak eta espezifikoak aipatzen diren zinegotzien alde eta dedikazioak. (1598 zk.ko ebazpena, 2023ko ekainaren 17koa).

– Tokiko Gobernu Batzarra eratzea, eta alkatearen eskumenak bere horretan eskuordetzea (1603 zk.ko ebazpena, 2023ko ekainaren 19koa).

– Alkateordeen izendapena (1604 zk.ko ebazpena, 2023ko ekainaren 19koa).

4. Proposamena: udalbatzen aldizkotasunari buruzkoa.

5. Proposamena: informazio batzordeak sortu eta osatzeari eta Errenteria Musikaleko Zuzendaritza Batzordeari osatzeari buruzkoa.

6. Proposamena: Udalaz gaindiko erakundeetan Udalak izango duen ordezkaritza izendatzeko.

7. Proposamena: Ordezkaritza-gastuak. Zinegotzien arduraldi esklusiboagatiko eta partzialagatiko araubidea eta ordainsariak, kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatiko dietak, udal-talde politikoei egindako esleipenak eta bestelako gastuak, bai eta behin-behineko langileen ezaugarriak eta ordainsariak ere.

8. Hauteskunde-mahaietako kideen zozketa 2023ko uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretan.