Lekuona Fabrikan egingo den Cadizeko Inauterien IX. Jaialdirako sarrerak, salgai

Urriaren 14an Cadizeko Inauterien IX. Jaialdia ospatuko da Lekuona Fabrikan. Oraingoan lau taldek hartuko dute parte, bakoitza bere lehiaketan finalista izan da:

• La txirigota del Bizcocho, ‘Los mi alma’, Cadizeko lehiaketan laugarren sailkatua.

• El cuarteto del Gago, ‘Escuela taller de gladiadores del populo’, Cadizeko lehiaketan lehen saria.

• La txirigota de Fermín y Antoñito, ‘To me pasa a mi “Los desgraciaditos”’, Cadizeko lehiaketako hirugarren saria.

• Murga de Las Santas, ‘Las del 5º. Puesto’, Santoñako lehiaketako bigarren saria.

Jaialdia 19:00etan hasiko da, eta hiru ordutik gora iraungo du.

Sarrerak salgai daude sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuona Fabrikan, 20 euroan.

Aurreko edizioetan Beti Prest Dantza Taldea eta Niessen Elkartea izan dira jaialdiaren kolaboratzaile. Aurten Cadiz eta Errenteriaren arteko harremana oinarri duen elkarte berri bat sortu da, Bi Kolorete Kultur Elkartea, jaialdia antolatzeaz arduratuko dena.