Udako ordutegia hainbat udal zerbitzu eta instalaziotan

Udan, udal zerbitzu eta instalazio batzuek ordutegiak aldatuko dituzte:

ZU! Zure Udala arreta zerbitzua

Uztailaren 10etik irailaren 8ra, biak barne, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da:

Astelehenetan: 7:30-14:00

Asteartetik ostiralera: 7:30-15:00

Era berean, larunbat, igande, eta jaiegunez gain, ZU! zerbitzua itxita egongo da uztailaren 24an.

Lekuona Fabrika

Uztailaren 17tik irailaren 2ra, biak barne, Lekuona Fabrikako irekiera-ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 9:00etatik 14:30era.

Era berean, larunbat, igande, eta jaiegunez gain, Lekuona Fabrika itxita egongo da uztailaren 24an eta abuztuaren 14an.

Emakumeen Etxea

Emakumeen Etxea itxita egongo da uztailaren 22tik irailaren 1a arte, biak barne.

Kirol instalazioak

Era berean, Udalak gogorarazi du ekainaren 19tik irailaren 10era udako ordutegi berezia duten kirol-instalazioen ordutegia honako hau dela:

• Beraungo igerilekuaren ordutegia 10:30etik 21:00etara da.

• Fanderiako igerilekuaren udako ordutegia 9:00etatik 22:00etara da asteko egun guztietan, igande eta jaiegunetan barne.

• Galtzarabordako kiroldegiko igandeetako ordutegia 8:00etatik 14:00etara da udan. Asteko gainerako egunetan ez dago aldaketarik, hau da, astelehenetik ostiralera 06:30etik 22:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 22:00etara dago zabalik.

Aipatutako kirol instalazioak uztailaren 22an, larunbatean, itxita egongo dira.