Dantzak herriko kaleak girotuko ditu berriro

Uztailaren 15 eta 16ean dantzazaleek gogoz espero dituzten bi ekitaldi egongo dira berriro herrian: Erromeria Eguna eta Errenteria Dantzan, biak Ereintza Dantza taldeak antolatuak.

Erromeria Eguna

Erromeria Eguna uztailaren 15ean, larunbatean izango da. Aurtengoa 23. edizioa izango da, eta antolatzaileek adierazi dute ekimena hasi zeneko helburua zela dantza plazaratzea eta jendetsuagoa izatea. Pozik agertu dira emaitzarekin, izan ere, herrian jende asko dabil gaur egun hainbat taldetan dantzan, bai umeak eta bai helduak.

Egitaraua honako hau izango da:

10:45: Diana Herriko kaleetan.

Horretaz gain, XI Errenteriako Bola Joko Sari Handia jokatuko da, 10:30etik

11:30era, Foru Plazan. Niessen Elkarteak antolatuta.

11:30: Hamaiketakoa, Koldo Mitxelena plazan.

12:00: Kalez kale kalejira herriko kaleetan

12:15: Patxi Perezekin dantzaldi gidatua Xabier Olaskoaga plazan

14:30: Herri Bazkaria, Merkatuzarren. 400 lagunentzako bazkaria izango da, Euskal Parrillaren eskutik. Txartelak Arkaitza tabernan eta Paki Dietetika Zentroan eskura daitezke 18euroan. Gaztetxoenak, 9 euroan. Aukera beganoa ere egongo da.

17:00: Erromeria Zumardian. Txalapartariak eta musikariak.

18:00: Aiko taldearekin dantzaldia

19:30: Ortzadar taldearekin dantzaldia

Errenteria Dantzan

Uztailaren 16an, igandea, arratsaldeko 19:00etan, Zumardian, Errenteria Dantzan ospatuko da, Ereintza Dantza Taldeak urtero antolatzen duen jaialdia.

Urtero kanpoko talde bat gonbidatzen dute Ereintza Dantza Taldearekin batera emanaldi bat egiteko, eta aurten taldea Indonesiako Krida Budaya izango da.

Antolatzaileek ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute.