Herriko bioaniztasuna ezagutzeko irteera antolatu du Fanderiako Errotak larunbat honetarako

Uztailaren 15ean, 10:30etik 12:30era, hiriko biodibertsitateaz ohartzeko eta bertan bizi diren landare zein animalia espezieak ezagutzeko ibilbidetxo laburra antolatu du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Ibilbidea Fanderia auzotik abiatuko da, Oiartzun ibaiaren ondoko bidegorria jarraituz.

Jarduera hau publiko orori zuzenduta dago. Gainera doakoa da eta aldez aurretik izena eman beharra dago.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

Azkenik, beste hilabeteetan ez bezala, Fanderiako Errota – Ibaiaren etxea uztailaren 22 eta 23an egongo da zabalik, eta ez hileko bigarren asteburuan. Ordutegia, bai, ohikoa izango da, hau da, 10:30etik 14:00ak arte, eta beti bezala, errota martxan ikusteko aukera egongo da, doan.