Errenteriako Udalak lehiaketara atera ditu ‘Baseritarren Azoka’ ekoizleen merkatu berriko postuak

Simulazioa

Abuztuaren 18ra arte ekoizleek ekoizleen merkatu berrian sartzeko eskabideak aurkez ditzakete.

Lehen sektorea bultzatzeko eta herritarrei hurbileko eta sasoiko elikagaiak eskuratzen laguntzeko, Jose Erbiti kaleko Niessen eraikinari atxikitako espazio berri bat egokitu da, baserriko produktu horiek zuzenean saltzea ahalbidetuko duena.

Ezinbestekoa izango da nekazaritzako elikagaien ekoizlea edo/eta elaboratzailea izatea, eta baloratuko dira, besteak beste, eskatzailea nagusiki ekoizle izatea, beste merkatu batzuetan zuzenean saltzen esperientzia izatea, ustiategia hurbil egotea eta kalitate-ziurtagiriak izatea.

Deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa esteka honetan daude eskuragarri.

Zalantzak argitzeko edo dokumentazioa betetzen laguntzeko, ingurumena@errenteria.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 449 603 telefonora dei daiteke.

Merkatuari bultzada berria ematea

Lehiaketa honekin batera, eta Niessen eraikinaren barruan dagoen Errenteriako Merkatuaren ikusgarritasuna handitu eta sarbidea hobetzeari begira, laster hasiko dira bertara sarbide zuzen berri bat sortzeko lanak, baita Jose Erbiti kaletik ere.

Merkaturako sarbide zuzena errazteak, merkataritza-gunetik igaro beharrik gabe, merkatuaren eta barruan dauden denden erreferentzialtasuna hobetuko du, eta, aldi berean, Udalak lehiaketara atera dituen postuen posizionamendua hobetuko du.