Pilota profesionala ikusteko aukera egongo da Madalenetan

Eguneratzea: uztailaren 17, 18 eta 19an Agustina Otaola pilotalekuan sarrerak saltzen jarraituko dute 17:00etatik aurrera.

Gainera, hilaren 18tik aurrera Internet bidez erosi ahal izango dira Asperen webgunean: www.aspepelota.eus.

Uztailaren 23an, igandean, 17:00etan, ohiko Pilota Profesionalaren Jaialdia ospatuko da Agustina Otaola Pilotalekuan, E.P.L.E.- Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak antolatuta.

Bertan, jokalari profesionalen arteko bi partida ikusteko aukera egongo da:

1. partida: Peio Etxeberria – Gaskue / Dario – Tolosa

2. partida: Elordi – Zabaleta / Altuna III – Rezusta

Sarreren salmenta

Sarrerak salgai egongo dira gaur Agustina Otaola pilotalekuan bertan, 17:00etatik aurrera, 30 euroan.

Partiduen egunean bertan, uztailaren 23an, frontoiko leihatilan, 16:00etatik aurrera, zutik ikustekoak 15 euroan eta saldu ez diren sarrerak erosi ahal izango dira.

Erakundeak gogorarazi du ezin dela txartelarekin ordaindu, eskudirutan ordaindu behar dela.