Errenteriako X. Bolo Joko Sari Handia jokatuko dute larunbatean

Niessen Elkarteak antolatuta, larunbatean, hilak 15, eguerdiko 11:00etan, Errenteriako X. Bolo Joko Sari Handia jokatuko da Foru plazan.

Parte hartzeko izena eman beharko dute interesdunek, Foru plazan bertan 10:30etik 11:30era. Inskripzioaren prezioa 5 eurokoa izango da.

Amaieran, sari banaketa ere izango da: lehen sailkatuak 100 euro jasoko ditu, bigarrenak 90 euro eta hirugarrenak 80 euro. Hiruek, gainera, garaikur bana eramango dute.