Gaztañoko igogailua eraikitzeko lanak datorren astean hasiko dira

Simulazioa

Datorren astean hasiko dira hiriko erdigunea eta Gaztaño auzoa lotuko dituen igogailu berria eraikitzeko lanak. Zehazki, igogailu berri honek Maria de Lezo eta Zabaleta Anaiak kaleen arteko desnibela gaindituko du.

Lan horiek 659.450 euroko kostua izango dute. Igogailu hori eta inguruko irisgarritasuna hobetzeko obra osagarriak egiteko aurreikuspena sei hilabetekoa da.

Igogailu publikoen sarea zabaltzea

Igogailu hori igogailu publikoen sarearen parte izango da, Udalaren Irisgarritasun Planean aurreikusitako irisgarritasuna eta oinezkoen konektibitatea hobetzeko ekintzei jarraipena emanez.

Horrela, erdigunea Gaztaño auzoarekin lotuko duen igogailu hori azken jarduketei gehitu behar zaie: Juan Crisostomo de Arriaga eta Maurice Ravel bi tramotan lotzen dituen igogailua, 540.123 euroko kostua izan duena; Fanderiako igogailua guztiz berritzea, 205.768 euroko kostuarekin; eta Beraun etorbidea eta Julian Lavilla lotzen dituena, bi zatitan, 1.106.000 euroko kostuarekin.