Martxan da ‘Liburuak askatzen’, 2023ko uda ekimena

Udara honetan irakurketaz gozatzeko aukera zabaldu nahi izan du Udalak, eta horretarako, ‘Liburuak askatzen’ 2023ko uda ekimena habian jarri du dagoeneko liburutegian erabiltzen ez ziren liburuei berriro ere bizitza emateko helburuz.

Gernika Plazako haurren parkean orga bat egongo da haur zein helduentzako liburuekin Lekuona Fabrika irekita dagoen ordutegi berean, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:30era hain zuzen ere.

Horrez gain, herriko beste zenbait puntutan ere askatuko dituzte liburuak, garraio publikoko geltokietan adibidez. Han topa daitezkeen liburuak bertan irakurtzeko, etxera eramateko, norbaiti oparitzeko, oporretara eramateko edota herriko beste auzo batean uzteko izan daitezke.

Gainera, irakurketa gehiagoren bila ibiliz gero, Lekuona Fabrikako liburutegian gomendio eta proposamen ugari dituzte adin eta gustu guztiei zuzenduta.