Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2023ko ekainaren 26ko ezohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1243 zk.tik 1746 zk.ra (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. 2568/1986 EDaren 38. artikuluaren eta indarreko gainerako legeria betez, Alkatetza ebazpenen berri ematea:

3.1 Dedikazioa:oposizioko partaideei ordainsariak eta dedikazio erregimena ezartzea. (1728 zk.ko ebazpena, 2023ko ekainaren 29koa)

3.2 Batzorde informatzaileetako lehendakaritzak eskuordetzea eta kideen izendapena horietan eta Errenteria Musikal Udal erakunde autonomoan (Errenteria Herri Arte Eskola) (1755 zk.ko ebazpena, 2023ko uztailaren 3koa).

3.3 Pasaiako Portuko Agintaritzako administrazio-kontseiluko kide izendatzea alkatea, Errenteriako Udalaren ordezkari gisa. (1821 zk.ko ebazpena, 2023ko uztailaren 11koa).

3.4 EUDELeko kide izendatzea alkatea, Errenteriako Udalaren ordezkari gisa. (1823 zk.ko ebazpena, 2023ko uztailaren 11koa).

4. Berri ematea: 2023ko 2. hiruhila: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE

5. Berri eman: 2022 Aurrekontu likidazio bateratuaren aurrekontu egonkortasun eta finantza iraunkortasun txostena.

6. Berri eman: 2022ko Kontu orokorrarekin batera aurkeztu beharreko barne kontroleko jardueren urteko laburpen-txostena

7. Berri eman: 2023ko Finantza kontrolerako Kontuhartzailearen urteko plana.

8. Berri eman: kontuhartzailetzako txostenak

• 2023ko 2. hiurhileko dirulaguntzak

9. Proposamena: 2022ko kontu orokorra onartzea

10. Proposamena: kreditu gehikuntza KALD-08 onartzea.

11. Proposamena: Aurreko ekitaldietako Diru-sarreran bajak

12. Proposamena: Udalbatza Osoaren eskumenak Tokiko Gobernu Batzarrari eta alkateari eskuordetzea.

13. STOP DESAHUCIOSek aurkeztua eta Socialistas Vascos- Euskal Sozialistak eta ELKARREKIN ERRENTERIA Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verdek sinatutako mozioa.

14. Joseba Echarte Martinek (Euskal Sozialistak/Socialistas Vascos) zinegotzi-kargua utzi eta Jose Alberto Muñagorri Berdasco hautagai gisa izendatzeko eskaeraren berria ematea.

15. Galdera-eskariak.