Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da, mantentze lanak direla eta

• Igerilekua uztailaren 26tik abuztuaren 15era egongo da itxita

• Kiroldegi osoa, aldiz, abuztuaren 1etik 15era itxiko da (biak barne)

Urtero bezala, osasun araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenu lanak direla eta, Errenteriako Galtzarabordako Udal Kiroldegiak ohiko geldialdi teknikoa egingo du abuztuko lehen hamabostaldian.

Aurten, gainera, uztailaren 26tik aurrera, igerilekuak itxita egongo dira, igerilekuko gainezkabidea konponduko da.

Epe horretan, hau da, uztailaren 26tik 31ra, biak barne, erabiltzaileak instalazioko igerilekuko aldageletara sartu ahal izango dira,erabiltzeko moduan egongo baitira. Halaber, epe horretan, igerileku abonua duten erabiltzaileek Galtzarabordako fitness zentroko gimnasioetara sartu ahal izango dute.

Abuztuko lehen hamabostaldian, bi igerilekuak erabat hustu eta garbituko dira eta, indarrean dagoen araudiari jarraiki, instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira. Hori dela eta, kiroldegi osoa itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era, biak barne.

Bai Beraungo estali gabeko igerilekuak, bai Fanderiako igerilekuak ohiko ordutegian egongo dira irekita, eta igerileku eta muskulazio aretoko zerbitzuak eskainiko dituzte. Bazkideek instalazioetara sartzea harpidetzaren barruan dute.
Informazio gehiago Galtzarabordako Kiroldegiko harreran eskura daiteke (943 449 390).

Uztailaren 22an, kirol instalazioak itxita

Halaber, Udalak gogorarazi nahi du Madalenak direla eta uztailaren 22an Fanderiako, Galtzarabordako eta Beraungo udal kirol instalazioak itxita egongo direla.