Oarsoaldean errenta aitorpena euskaraz egin dutenen artean sariak banatu dituzte

2022. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko. Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da.

Esan bezala uztailaren 6an egin zen zozketa eta Errenterian, Olatz Ezpeletak irabazi du saria. Argazkian Hizkuntza berdintasuneko zinegotzi Leire Maziziorren eskutik saria hartzen agertzen da, Gazteluko Haritz Erzibengoa ondoan dutela. Errenteriako Gaztelu ostatuan egingo du otordua.

Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gaztelaniaz egiten dutenak.