Hegaztiei buruzko erakusketa eta tailerra egongo dira Fanderiako Errotan

Ohikoa den moduan, Fanderiako Errotak berriro irekiko ditu ateak abuztuko bigarren asteburuan. Horrela, Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) ingurumen jarduera hauek antolatu ditu abuztuan:

ABUZTUAK 12-13:

10:30etik 14:00etara bitartean errota bisitatu, funtzionamendua ikusi eta haren historiari eta inguruko naturari buruzko erakusketa iraunkorra doan ikusi ahal izango dute bisitariek.

ABUZTUAK 19:

Argazkigintzaren nazioarteko eguna aitzaki, Burdinolaberri udal jatetxeak errotarekin partekatzen duen aretoan hegaztiei buruz eskaintzen den erakusketa ezagutu ahal izango da. Gainera, hegaztien elikadurari, habitatari eta lumajeari buruzko bitxikeria batzuk modu praktikoan ezagutzeko tailerrean ere parte hartu ahal izango dute bisitariek.

Jarduera hau 11.00etatik 13.00etara bitartean egingo da eta adin guztietako bisitariei zuzenduta dago. Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Informazio gehiagorako eta izen emateko:

  • turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521
  • galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264

*sarrera jatetxetik izango da.