Errenterian jokatuko dute XIII. Euskal Herria Kopa futbol txapelketaren inaugurazio partida larunbatean

Euskal Herria Kirola Elkarteak, Touring KErekin batera, emakumezkoen futboleko Euskal Herria Koparen inaugurazio partida antolatu du, Errenteriako klubaren mendeurrenarekin bat eginez.

Partida SD Eibar eta Osasuna taldeek jokatuko dute larunbat honetan, abuztuaren 12an, 19:00etan, Fanderian.

Sarrera doakoa izango da eta zozketak izango dira partiduan zehar.