Ixiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek mural bat sortuko dute begirada desberdinetatik Atlantikaldian

  • Ixiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek Begiradak proiektua ezagutzera
    emango dute jaialdiko hiru egunetan.
  • Feminismoa, politika, interkulturalitatea, haurrak eta adinekoak eta ekologia
    bezalako gaiak islatuko dituzte muralean.

Atlantikaldiako hiru egunetan Ixiar Garcia eta Maiana Agorrody artistek Begiradak izeneko proiektua garatuko dute. Ostiralean hasi eta igandera bitarte, Mural (H) Erritua osatuko dute, beraien esanetan herriaren garapen bizigarrirako beharrezkoak diren lanketa konplexu eta ixilen ikustarazte erreparatzaile bat izango dena.

Mural (H) Erritu hau begirada desberdinetatik sortuko den margotutako mural bat izango da, Errenteriako Andoni Korta kalean kokatuko dena. Horretarako, herriko hainbat eragile gonbidatu dituzte artistek margotuko duten irudia begirada anitzez osatzeko asmoarekin. Bertan islatuko diren margoak bost gaiekin izanen dute zerikusia: feminismoa, gataza politikoa, kultura artea eta interkulturalitatea, haurrak eta adinekoak eta ekologia.

Igandean, irailaren 17an, 12:00etatik 14:00etara artistek publikoa beraiekin margotzera gonbidatzen dute.