Udako denboraldiaren amaiera Errenteriako Igerilekuetan

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala eta eskola-egutegiaren hasierarekin batera, Beraungo Udal Igerilekuetako eta Fanderiako Igerilekuetako udako denboraldia irailaren 10ean amaituko da, igandearekin.

Irailaren 11tik 24ra bitartean, halaber, Fanderiako instalazioa itxiko da, Osasun Araudia betez dagokion “geldialdi tekniko” egin, garbiketa eta mantentze-lanak, igerilekuko hodiak erabat hustu eta garbitzeko, legionelosia prebenitzeko eta iturgintzako eta igeltserotzako ohiko konponketak egiteko.

Irailaren 25etik aurrera, astelehenetik aurrera, instalazio horrek gimnasioa eta jarduera-gela irekiko ditu neguko ordutegiarekin, hau da, 7:00etatik 21:30era astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30era larunbatetan eta 9:00etatik 14:30era igandeetan. Igerilekuaren esparrua eta Hidroterapia eremua itxita egongo dira, instalazioaren estalkia ordezkatzeko obren ondorioz, jakinarazi den bezala.

Halaber, Galtzarabordako Udal Kiroldegiak zabalik jarraituko du ohiko ordutegian, astelehenetik ostiralera 6:30etatik 22:00etara, larunbatetan 8:00etatik 22:00etara eta igandeetan 8:00etatik 14:00etara, igerileku eta fitness zentro zerbitzuak eskainiz. Irailaren 17tik aurrera arratsaldez ere irekiko da 16:00etatik 20:00etara, baita jai egunetan ere.

Izen emate eta ikastaroei buruzko kontsultak Galtzarabordako Kiroldegiko harreran egin daitezke. (943 44 96 90).