Auzoetako emakume elkarteek antolatutako ekintzetan izena emateko epea irailaren 19tik 21era izango da

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek ‘Emakumeak martxan’ izeneko jarduera-eskaintza aurkeztu dute 2023-2024 ikasturte berrirako.

Bertan auzoetako 7 emakume elkartek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak biltzen dira. Guztira, 50 bat jarduera eskaintzen dira, ‘Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu’ programaren barruan.

Izena ematea elkarte bakoitzean egingo da irailaren 19an, 20an eta 21ean 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota elkarte bakoitzak jarritakoa izango da.

Era berean, gogorarazi dute taldeak zozketa bidez osatuko direla, ez izen-emate hurrenkeraren arabera.

Jardueren xehetasunak fitxategi honetan kontsulta daitezke.