Zabalik da Kuadrillategin izena emateko epea

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea.

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa. Errenterian izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik eta maila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du edota etxetik bertatik ere egin ahal izango du. Horretarako, www.oarsoarrak.eus webgunean dagoen izena emateko formularioa bete beharko da.

Saioak urriaren 6an hasiko dira.