Udal txistulari taldearen urriko emanaldiak

Hona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Urriaren 8an, 09:00etan: diana Agustinak auzoan

Igande honetan  9:00etatik Gaztelutxotik abiatuta,  Agustinak auzoan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu  ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortziko hauek izango dira igande honetakoak::

– ‘Osintxu’, Bonifazio Laskurain Olano

– ‘Plaza zaharra’, Jose Ignazio Ansorena Miner

Urriaren 15ean, 09:00etan: diana Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan.

Igande honetan  9:00etan Udaletxetik abiatuta, Iztieta, Olibet eta Ugarritze auzoetan zehar ibiliko da udal txistulari taldea.

Bertako kaleak alaitu  ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortziko hauek  izango dira igande honetakoak:

– ‘Peru’, Jose Ignazio Ansorena Miner

-’Pixepel’, Jose Ignazio Ansorena Miner

Urriaren 22an, 09:00etan: diana Beraun auzoan

Igande honetan 9:00etatik aurrera Beraun auzoan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortzikoa hauek izango dira igande honetakoak:

– Osintxu Bonifazio Laskurain Olano

– Plaza zaharra Jose Ignazio Ansorena Miner

Urriaren 29an, 12:30etan: Kontzertua herriko plazan

Igande honetan, 12:30etatik aurrera ohiko kontzertua eskainiko du Udal Txistulari Taldeak herriko plazan, edo, eguraldi txarra egingo balu, Udaletxeko arkupetan.

Kontzertuan,  txistu errepertorioko hainbat doinu eta tankera desberdineko obrak izango dira entzungai, txistuaren sonoritate eta teknika ezberdinak erakutsiaz.

Honako hau izango da egitaraua:

– ‘Roberto eta Martin’ (Biribilketak), Francisko Laskurain

– ‘Argi’ (Zortzikoa), Aita Hilario Olazaran- ‘Tambourin’, Jean Philippe Rameau. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

– ‘Baranbio’ (Suitea), Jose Uruñuela Fernandez de Larrea

– ‘Arizkun’, Mauriozio Elizalde

– ‘Birigarroa’, Isidro Ansorena

– ‘Larrieta’ (Tarantela), Pedro F. de Aguirre

– ‘II Rapsodia Irlandarra’, Carlos Sanchez Ekiza

– ‘Krisostola’ (Polka), Federico Corto Barreras. Moldaketak, Xabier Jacinto Rial