Argazki-emanaldia, mendi-ibilaldia eta rollerski lasterketa antolatu ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak

Askotariko jarduerak antolatu ditu Urdaburu Mendizaleen Elkarteak datozen asteotarako:

‘Andorrako Pirinioak’ argazki-emanaldia

Urriaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, abuztuan Urdaburuko hainbat bazkidek Andorrako Piriniotara egindako bidaiari buruzko argazki-bideo bat proiektatuko dute elkartearen egoitzan.

Muntaia Juan Esteban Aguirre Karrikiri eta Jon Zumalabe bazkideek egin dute, irteera horretako partaide askoren bideoak eta argazkiak erabiliz: Iñaki Arrieta, Jokin Maiza, Iñaki Prieto, Jon Zumalabe, Iñaki Izagirre eta Juan Esteban Aguirre Karrikiri.

Gainera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.

Arabako Birako zortzigarren etapa

Urriaren 21ean, Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren 8. etapa antolatu du. Ibilaldia Samaniegotik Ribaseko gainera izango da eta bidean La Herrerako portutik eta San Leon, Zerraluntxa eta Artxabal gailurretatik pasako da. Zeharkaldia denera 4:30 ordukoa izango da.

Zehaztasun guztiak hemen ikus daitezke.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier) eta 7:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek elkartearen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943 527 879 telefonora deitu, egun eta ordu berean, edo formulario hau bete.

Arditurriko XV Rollerski lasterketa

Azaroaren 11n, larunbatean, Urdaburu Mendizale Elkarteak Arditurriko XV Rollerski lasterketa antolatu du.

Bi mailakoak antolatu dira:

– Gazteena (2010 urtean eta ondoren jaiotakoak), Fortalezatik Arditurrira: 3700 m

– Helduena (2009ean eta lehenago jaiotakoak), Mamut Alcampotik Arditurrira: 7100 m.

Izen-emateak:

Izen-emateak elkartearen lokalean bertan egin daitezke astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo egun horietan telefonoz 943 527 879 edo 686 596 732 zenbakietara deituz, zein eskarmendi@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Datu hauek eman beharko dira: izena, abizenak, jaioteguna eta kluba.
Egitarau osoa eta araudia hemen ikus daitezke.