Urriaren 24an, pop-rock-fusio feminista Emakumeen Etxean Trouble Womanen eskutik

Datorren asteartean, urriaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Emakumeen Etxeko Batzarrak kontzertu akustiko elkarrizketatua antolatu du Nagore Férnandez, Trouble Woman, abeslari eta konpositore errenteriarrarekin.

Proiektu honetan Nagore Fernández Mateosek ahotsa jartzen die bere abesti propioei bere bizipenak kontatzen. Estilo eta hizkuntza desberdinekin jolasten du, beti genero perspektiba batetik abiatuta. Bere estiloa pop-rock-fusio feminista bezala izendatzen du.

Musikaren munduan 20 urteko ibilbidearekin, abesti hauekin kontatzen digu gizonezkoez inguratuta egon den mundu musikal batean zein zaila izan den bere ideiak aurrera eramatea.

Bere hitzetan, “zenbatetan deitu gaituzte konfliktibo edo arazo eragile, soilik gure eskubideak aldarrikatzeagatik edo errespetatzen ez dituztenei mugak jartzeagatik. Borroka eta frustrazio konbinazio honetatik jaiotzen da Trouble Woman proiektua”,