Bizilagunen komunitateek dirulaguntza eska dezakete ur zikinak ur garbietara isurtzea ekiditeko obrak egiteko

Zabalik da ur zikinak ur garbietara isurtzea ekiditeko obrak egiteko Errenteriako Udalaren dirulaguntzak eskatzeko epea.

Helburua da ur garbietara ur zikinak isurtzen dituzten komunitateei dirulaguntza bat ematea beraien saneamendua aldatu eta ur zikinak saneamendu sarera bideratzeko, ibaira bideratu ordez.

Dirulaguntza babes litekeen esku-hartzearen aurrekontuaren %80era iritsiko da, gehienez ere hiru mila eurokoa izanik (BEZ barne). Gehieneko muga hori erkidego eskatzaile bakoitzari dagokio.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da, edo lehenago, aurrekontu-aurreikuspenaren zenbatekoa agortzen bada.

Informazio gehiago eta eskaerak

Interesdunek informazio gehiago eskuratu dezakete hemen, eta eskabidea esteka honetan aurkeztu.