Familia Gunea Jose Luis Caso Aretora (Merkatuzar) lekualdatuko da

Familia Gunea erabiltzen duten familien beharrak eta kezkak aztertu ondoren, Udalak familiei, gazteei eta herritarrei jakinarazi nahi die zerbitzua Jose Luis Caso aretora eramatea erabaki dela. Gune berria, azaroaren 6tik aurrera jarriko da martxan.

Aldaketa hainbat familiekin kontsultatu ondoren esleitu da, eta hortaz, espazioak erabiltzaileen beharrak eta kezkak asetzen dituela ondorioztatu da.

Gune berriari buruzko zalantzarik izanez gero, Gazteria sailarekin harremanetan jartzera gonbidatzen dituzte herritarrak, nahi duten informazio guztia jaso dezaten, idatziz, deituz edo helbide honetara joz:

gazteria@errenteria.eus
943 449 606
Jose Luis Caso aretoa (Merkatuzar), Pablo Iglesias 3