Intsektu mehatxatuei buruzko ikerketa zientifiko berria Añarbeko basoetan

Añarbe Errenteriako Udalaren onura publikoko mendia da, antzina-antzinatik. Bioaniztasun-balio handiak eta baso naturalak dituenez, Aiako Harriko Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) barruan babestuta dago, Natura 2000 Sarearen esparruan. Izan ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena Añarben dago.

Udalak azterketak eta ekintzak egiten ditu bere natura-ondare publikoa kontserbatzeko: paisaiak, habitatak eta flora eta basafauna espezieak.

Oraingoan, Aranzadi Zientzia Elkartea kontratatu du, ornogabeen faunari buruzko ikerketa-proiektu bat garatzeko. Kontuan hartu behar da planeta mailan indarrean dagoen bioaniztasun galera bereziki eragiten ari dela intsektuen eta polinizatzaileen taldeetan.

Hala, udalerrian, Aiako Harriaren barruan, mehatxatutako kakalardoak kontserbatzeko natura-interes handiko basoak daude, eta Aranzadi KZ uda eta udazken honetan aztertzen ari da, haien garrantzia zehazteko. Arriskuan dauden intsektu-espezieak dauden egiaztatzen saiatzen ari da, hala nola, kukulumera, edo eta Rosalia eta Cerambix generokoak. Horrez gain, ikusten da espezie horiek zer habitat natural dituzten arakatu gabeko eremu horietan.