Haurrentzako YogArt tailerrak izango dira Lekuona Fabrikan urtarrilaren hasieran

Urteari hasiera emanez, yoga eta artearen inguruko 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak egingo dira Lekuona Fabrikan.

Elementu naturalez (Lurra, Ura, Sua eta Airea) sortutako gizakiaren arkitektura ezagutzeko eta esperimentatzeko laborategia izango da YogArt. Tailer bakoitzean elementu bati helduko zaio, guztira 3 orduko 4 saio eskainiz.

Judith Blazquezek gidatuko duen egitasmo hau  urtarrilaren 2tik 5era bitarte izango da, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Tailerrak euskaraz izango dira eta izen ematea abenduaren 14an irekiko da eguerdiko 12:00etan.

Bertan, yoga-ipuinen bidez, pertsonaia bakoitzaren bizi-esperientziak ezagutuko dituzte, eta naturarekiko errespetu eta zaintza mezu bat islatuko dute.

Saioak modu honetan egitaratuko dira:

1. Yoga ipuina

Saioari hasiera emateko, istorio bat kontatuko dute yoga teknika
ezberdinekin batera (asana, pranayama,mudrak, mantrak,
meditazioa…). Saio bakoitzean, chakra bat hartuko da erreferentzia
gisa, osatzen duten balioak eta ezaugarriak ezagutzeko.

2. Yantra marrazketa

Hainbat arte plastikoren bidez, txakren ikurrak (Yantrak) irudikatuko
dituzte, dagozkien elementu naturaletan, geometrietan eta koloreetan
oinarrituz. Horiek, barnean dituzten ezaugarriei buruz meditatzen
lagunduko diete.

3. Arkitektura eszenikoa

Irudi estatiko edo mugimenduan dudenen bidez, ipuinetako pertsonaiak
bizi diren tokietara joango dira, bizi diren etxeak eta ingurua bisitatzera.

Txakra bakoitzarekin zerikusia duten elementu naturaletan eta forma
geometrikoetan oinarrituz, istorioetako eszenak birsortuko dituzte,
pertsonai nagusien etxea eta komunitatea eraikiz.