Ibilaldia eta argazki emanaldia antolatu ditu Urdaburu Mendizale Elkarteak

Abenduaren 14an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide den Alito Graciak Pakistango iparraldea, Karakorumetik Hindu Kushera izeneko argazki emanaldia emango du.

Proiekzioak Pakistango iparraldean egindako turismoa eta ibilerak biltzen ditu, bertako paisaia, jende eta kultur aberasgarriekin. Muntaia elkarteko bazkide den Pili Álvarezek egin du.

Nanga Parbat, Karakorum, Hindu Kush mendiak eta Baltistan fundazioa gogoratzeko helburua du emanaldiak, baita izen horiei lotuta gelditu diren mendizaleak ere: Hermann Bulh, Nafarroako expedizioa 1976, Iñurrategi anaiak eta abar.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.

Arabako Biraren 10. etapa

Abenduaren 16an, Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren hamargarren etapa antolatu du. Ibilaldia Buradon Gatzagatik Rivabellosara izango da eta bidean Zambranatik eta Bayas industrialdetik pasako da. 5 orduko zeharkaldia izango da denera.

Etaparen xehetasunak Urdaburuko web orrian kontsulta daitezke, esteka honen bidez: https://urdaburu.eus/event/arabako-bira-10-etapa-salinillas-de-buradon-rivabellosa/

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier,) eta 7:45ean Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek elkartearen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara; 943527879 telefonora deituz, egun eta ordu berean; edo hurrengo formularioaren bitartez: https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2023-12-16-arabako-bira