Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu du Familian Jolasean programak

Larunbat honetan, abenduaren 16an, 16:30etik 18:30era, Lau Haizetararen egoitzara (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinera, Madalen kalea 27) hurbiltzen diren familiek Gabonetako zuhaitzetako apaingarriak egiteko tailer batean parte hartu ahal izango dute.

Abenduaren 14an amaituko da tailerrean izena emateko epea, hurrengo estekaren bidez egin daitekeena: https://gazteria.errenteria.eus/project/familian-jolasean/

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ostiraletan 17:30etatik 19:30etara Agustinak auzoan (Markolako Koldo Mitxelena eskolako patioan) egiten diren dinamikez gain, hilabete bakoitzeko azken larunbatean, hainbat jarduera egin ohi dira herrian.