Argiztapen berezia, musika eta karriloia eguberrietarako

Aurtengo eguberrietan herriko kaleak girotzeko helburuarekin, argiztapen berezia ezarri zuen Udalak abenduaren 5ean Beraungo, Iztietako eta erdiguneko kaleetan; ekonomia suspertze aldera, eta energia efizientzia kontuan hartuta betiere.
Musikari dagokionez, bihartik aurrera jarriko da martxan herrian zehar ipiniko diren bozgoragailuetan, eta urtarrilaren 4a arte animatuko ditu herriko txokoak.
Era berean, bihartik hasi eta baita urtarrilaren 4a arte, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 20:00etara, orduro egongo da Herriko plazan Olentzero eta Mari Domingi ikusteko aukera, Udaletxean jarriko duten karriloiari esker.
Azkenik, jada ikusgarri daude herriko biribilguneak atontzeko ondorengo ikastetxeetako ikasleek eginiko gabon apaingarriak:
  • Cristobal Gamon: Kaputxinos tunela.
  • Koldo Mitxelena: Galizia errotonda eta Gaztelutxo errotonda.
  • Bizarain ikastola: Beraun errotonda eta Extremadura errotonda.
  • Telleri: Biteri sarrera.
  • Egiluze: Errioxa errotonda.
  • Orereta Ikastola: Foru plaza eta Matxain.