Trafikoan aldaketak Gabon garaiko ekitaldien ondorioz

Gabonak direla eta zenbait ekitaldi antolatu dira eta hauek trafikoan hainbat aldaketa eta mozketa eragingo dituzte.

Trafiko-mozketak

Alde batetik, abenduaren 24ean erdialde osoa moztuta egongo da 17:30etik 22:00etara.

Bestetik, abenduaren 31n, trafikoa 16:00etan moztuko da San Silvestre lasterketa dela eta. Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa 22:00ak arte egongo da moztuta. Matxaingo biribilgunearen eta Galiziako biribilgunearen arteko tartean, Nafarroa hiribidea trafikoarentzat itxita egongo da lasterketak irauten duen bitartean.

Aipatzekoa da mozketa María de Lezon egingo dela, Andori Kortarekin, eta trafikoa Urbasa kaletik Lope de Isastira desbideratuko dela.

Azkenik, Errege kabalgata dela eta, urtarrilaren 5ean 17:30etik 19:30era moztuko da erdiguneko trafikoa.

Aparkatzeko baimena

Era berean, Iztieta pasealekuan eta Lousada kaleko Arramendiko aparkalekuan aparkatzeko baimena eman da, honako egun eta ordu hauetan:

Abenduaren 24ko 12:00etatik abenduaren 25eko 22:00ak arte.

Abenduaren 31ko 12:00etatik urtarrilaren 01eko 22:00ak arte.

Urtarrilaren 6ko 07:00etatik 22:00etara.