Udalak oinezkoen segurtasuna hobetuko du GI-20 errepidearen gaineko zubian, Beraunen

Udalak GI-20 errepidea zeharkatzen duen zubian oinezkoen segurtasuna hobetzeko obren lizitazio epea ireki du.

Zubiak Beraun auzoa eta Txirrita Maleo industrialdea lotzen ditu, eta ibilgailuen trafiko handia du, hiriko sarrera nagusietako batean baitago.

Baina oinezkoen joan-etorri handia ere badu, Sarriegi plaza eta Bizarain Ikastola lotzen baititu.

Oinezkoentzako ibilbideak hobetzen jarraitzeko, batez ere haurrentzat seguruagoak eginez, Udalak pantaila bat jarriko du, alde batetik, oinezkoa errepidetik babesteko, baina baita euritik eta haizetik ere. Bestalde, arriskuak murrizteko, baranda handitu egingo da.

Esku-hartze horren aurrekontua 77.479,87 eurokoa izango da (BEZa barne), eta gauzatzeko aurreikusitako epea 4 hilabetekoa da.