Urtarrilaren 1eko goizaldean izandako sutearen ondorioz kaltetuena gertatu zen Sorgintxulo 4ko etxebizitzara bisita

Udal arkitekto batek, udaltzaingoaren buru operatiboak – gertakarien goizaldean egon zena – eta Alkateorde eta udaltzaingoaren arduraduna den Bernar Lemosek, urtarrilaren 1ean sutea gehien jasan zuen Sorgintxulo 4ko etxebizitza bisitatu dute.

Bisita hori jabeekin egin da eta beraiek eman dute etxebizitzarako sarrera.

Udal arkitektoak egiaztatu du etxebizitzak ez duela egiturazko kalterik eta, beraz, ez dagoela arriskurik bertan sartzean. Hala ere, suak eta keak eragin handia izan dute etxebizitza horretan.

Gogoan izan behar da eraikineko gainerako bizilagunak sutea gertatu eta ordu gutxitara itzuli ahal izan zirela etxera.

Errenteriako Udalak berriro eskatu du suziriak eta petardoak ez erabiltzeko.

Abenduaren 28an, Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi zien herritarrei artefaktu horiek erabiltzeak dakartzan arriskuak eta zeharkako kalteak. Pertsonei eta zaratarekiko sentikortasun handia duten pertsonei lesioak eragiteko arriskuaz ohartarazi zuen, bai eta horrelakoak erabiltzeak suteak eragin ditzaketela azpimarratu.

Gertatutakoa dela eta, Udalak berriro eskatu du horiek ez erabiltzeko, eta gogoratu du debekatuta dagoela balkoietatik eta etxebizitzetako leihoetatik suziriak eta petardoak botatzea.

Azkenik, urtarrilaren 1eko goizaldean gertatutakoa xehetasunez argitzeko ikerketak aurrera jarraitzen duela eta Ertzaintza egiten ari dela gogorarazi du.