Urtarrilaren 15ean irekiko dute Familia Gunean eta ludoteketan izena emateko epea

Pasa den urteko urriaren 2an, Errenteriako Udalak Gazteria Zerbitzuaren bidez kudeatutako hainbat zerbitzu abian jarri zituen.

Horien artean daude 0 eta 6 urte bitarteko haur eta haien familientzako Familia Gunea izeneko programa, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako udal ludotekak.

Bi programetan izena emateko epe berria urtarrilaren 15ean hasi eta 31n bukatuko da, gazteria.errenteria.eus web orrialdearen bitartez egin daitekeena hurrengo astelehenetik aurrera.

Gainera, Familia Gunearen kasuan, interesa duten familiek ZU! Arreta Zerbitzuan eman dezakete izena (Herriko plaza z/g) ohiko ordutegian:

• Astelehenetan, 7:30etik 14:00etara.
• Astearte eta ostegunetan, 7:30etik 19:00etara.
• Asteazken eta ostiraletan, 7:30etik 15:00etara.

Bi programa horiei buruzko informazio guztia, kuota eta ordaintzeko modua Gazteria Zerbitzuaren web orrian kontsulta daitezke.