Bueltan da ‘Igandeak dantzan’ ekimena

 

Urtarriletik maiatzera, adinekoek dantzarekin gozatzeko aukera izaten jarraituko dute zuzeneko musikarekin batera ‘Igandeak dantzan’ ekimenean. Izan ere, pasa den edizioan izandako arrakasta ikusita, Udaleko departamentu ezberdinen eta erretiratu klubetako ordezkarien arteko elkarlanari eta ilusioari eutsi, eta 2024an ere ekintzarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu da.

Beste behin helburua izango da hartzaileei elkar ezagutzeko, gustuko duten dantzekin disfrutatzeko, eta herriko kultur ekintzetara hurbiltzeko espazio bat eskaintzea.

Guztira 5 saio egingo dira, guztiak 18:00etatik 20:30era Niessen Kulturgunean:

  • Urtarrilak 21
  • Otsailak 18
  • Martxoak 10
  • Apirilak 7
  • Maiatzak 12

Sarrera doakoa izango da beti, eta ez da gonbidapenik beharko. Azkenik, ekainean, saio berezi bat egingo da Zumardian edizioa borobiltzeko.